Estoreak
Estoreak pieza bakarreko errezel-mota bat dira, eta mugimendu bertikal baten bidez biltzen dira, edo tolestu. Gortina tradizionala ordezkatzen ari dira, praktikoagoak, erosoagoak, dotoreagoak eta funtzionalagoak direlako. Aukera itzazu ehuna eta tonalitateak gure eskaintza anitzaren baitan.
Eltxo-sareak
Eltxo-sareak erabiliz, kanpoko elementu gogaikarririk sartzen ez dela ziurtatuko dugu, gure ateak eta leihoak irekitzean. Izan ere, intsektuak ez ezik, hautsa eta giroan esekita dauden beste zenbait partikula ere saihestuko ditugulako, hala nola polena.
Leihoan, zuzenean, erantsitako eltxo-sareak.
Domotika
Orain posible da leihoak eta etxeko beste elementu batzuk ere tablet edo smartphone batetik kontrolatzea, klik soil baten bidez.
Ecoven plus gamak bi irtenbide domotiko ditu, etxe guztietara erraz egokitzeko diseinatuak, erosoagoak, atseginagoak eta seguruagoak izan daitezen.