Isolamendu termikoa
PVC-zko leiho berrietara edo zubi termikoaren haustura duten aluminizko lehioetara aldatuz gero zure lehio zaharrak, isolamendu termikoan irabaziko duzu zure etxebizitzan. Berokuntzan eta aire girotuan % 77rainoko energia aurreztera iritsi daiteke. Isolamendu termiko optimoa lortzeko, ezinbestekoa da lehen mailako kalitatea duten materialak aukeratzea.
Zubi termikoaren hausturak aluminiozko leihoetan, eta Ecoven marka ziurtatuaren profilak, PVCaren kasuan, erosotasuna eta ongizate ezin hobea eragingo dute etxebizitzan zure familiarentzat, emisibitate txikiko beira batekin instalatuz kasu bietan. Era berean, beroaren sarrera murriztu daiteke zure etxebizitzan, igorpen azpiko beirari eguzki-kontrola izeneko geruza bat gehituz, beroaren sarrera kontrolatzeko.
Iraurgin instalatzaile kualifikatuak ditugu, leihorik onenak profesional onenek instalatzen dituztela bermatzeko.
% 77ra arteko energía-aurrezpena
Beroaren eta UV izpien kontrola
Isolamendu akustikoa
Isolamendu akustiko optimoa lortzeko, profilen mota eta leihoa irekitzeko sistema hartu behar ditugu kontuan. Egokiena da irekitze-sistema irekigarriak deiturikoak, zabukariak eta/edo ardatz aldagarrikoak aukeratzea, sistema lerragarri tradizionalak baino gehiago isolatzen baitute.
Beira mota egokia aukeratzea oso garrantzitsua da, ganbera duen beira bikoitza edo hirukoitza erabiltzea gomendatzen da, eta ganberaren barruan erantsitako gas noble batekin lagundu badaiteke, askoz hobeto.
Isolamendu akustiko egokia lortzeko, gomendagarria da, gutxienez, 6 mm-ko lodiera duen beira jartzea. Bestalde, butiral akustikodun beira laminatuak dira gomendagarrienak (3+3mm-tik 6+6mm-ra bitartekoak izan daitezke), eta isolamendu termikoa duen ganbera-beira batekin batera erantsi daitezke.
Pertsianaren kutxa kontuan hartu beharreko beste alde bat da. Pertsianaren estalkia ahalik eta gehien isolatzea funtsezkoa da obrako pertsianen kasuan. Monoblock deituriko pertsianen kasuan, berriz, ezinbestekoa da PVCzko kaxoiak erabiltzea, leihoa aluminiozkoa bada ere, leihoaren kolore bereko txapa batekin forratu daitekeelako.
Pertsianaren motorra instalatzeak lagundu egingo digu etxebizitzaren barrualdea kanpoaldetik erabat isolatuta uzten, pertsianaren kaxoia etxebizitzaren barrualdearekin eta kanpoaldearekin komunikatzen baita aldi berean.
Isolamendu akustiko handia
Beira lodia
Segurtasuna
Ba al zenekien bost lapurretatik lautan lapurrak kristalezko leiho eta ateetatik sartzen direla? Gehienetan, itxiera-sistema lehertzen dute, beira hautsi gabe.
Zoritxarrez, lapurretak gora egiten ari dira urtetik urtera, eta arreta handiagoa jarri behar dugu gure etxebizitzaren segurtasunean, batez ere, familia bakarreko etxebizitza isolatua edo beheko solairuko etxebizitza bada.
Hiru segurtasun-mota daude sistema irekigarriko leihoetarako:
- Oinarrizko segurtasuna: bi itxiera-puntu goian eta behean.
- WK1 segurtasuna: 4 itxiera-puntu
- WK2 segurtasuna: 8 itxiera-puntu (burdin sare baten baliokidea)
Zenbait itxiera-puntu
Segurtasun handiagoa